
Hasteko, Elgoibarko kaletik San Roke auzorantz joko dugu, Karakate mendiaren maldara. Izen bereko ermitara hurreratu eta bere elementu gotikoak ikus ditzakegu: arku zorrotza duen sarrerako atea, esate baterako.
Mendi-hegalaren goiko aldean, Karakate mendilerroan, historia aurreko monumentu megalitiko asko aurkitzen dira. Paraje hauetan trikuharri eta tumulu ugari daude, artzain-kultura zaharreko hilobiak. Horregatik bataiatu zuen Jose Migel Barandiaranek inguru hau “Trikuharrien ibilbidea” izenarekin.
Sallobenteko gunetxoan baseliza handi samarra dago Hueskako martiriaren irudiarekin. Lehorteetan euri eske hurbiltzen dira santu honengana, errogatibak eginez. Ingurumarietan mahaiak eta umeentzako jolaslekuak jarrita daudenez, jende asko etortzen da hona egun-pasa. Obra batzuk egiten ari zirela, horma-pintura batzuk aurkitu zituzten duela gutxi, XV. mendekoak seguruenik.
Herrira itzuli aurretik, Elgoibarko makina-erremintaren museoa bisita dezakegu, Deba Arroan zegoen industriaren garrantzia zenbaterainokoa zen jakin gura badugu.
Interpretazio Mahaia
Errota
Ikuspegi panoramikoa
Ermita
Dorretxea
Basoa
Museoa
Iturria
Janlekua
Atseden Lekua
Tren geltokia
Bus Geltokia
© 2006 Elgoibarko Udala.